logo de eitb24
2008ko abuztuak 20 | 17:41:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

IRUZKINA

Bushen arrakasta Iraken

2008/03/25

Jesus Torquemada.

Bushek eta haren aholkulariek diotenez, dena ondo doa Iraken baina 4.000 soldadu estatubatuar eta milaka irakiar hil dira.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

Iraken dena doa ondo, hala diote Bushek eta haren aholkulariek. Esan ez ezik, sinistu ere egiten dutela dirudi. Hildako 4.000 soldadu estatubatuarrei buruz galdetzen zaienean, hildakoen hazkunde tasa aurreko urteetan baino gutxiago hazi dela argudiatzen dute. Egunero jazotzen den atentatuaz galdetzean, lehen gehiago zeudela eta, beraz, bidalitako errefortzuak eraginkorrak izan direla erantzuten dute. Irakiarrek eguneroko bizitzan dituzten zailtasunei buruz itaunduta, Saddam Husseinekin baino demokrazia gehiago dagoela erantzuten dute (sinistuta daude atzerriko 160.000 soldaduren zaintzapean demokrazia egon daitekeela). Gaur bertan Basora astintzen ari diren liskarrak aipatuta, herrialdea orain urte batzuk baino egonkorrago dagoela nabarmentzen dute. Suntsipen handiko armarik ez dagoela esaten dietenean, Saddam mundu guztiarentzat mehatxua zela adierazten dute. Nazioarteko terrorismoaren gorakadaren aurrean, Iraken terrorismoaren aurkako gerra irabazten ari direla errepikatzen dute. Petrolioaren prezioa etengabe hazten ari dela eta, Irakeko inbasioak energia segurtasuna bermatzeko balio izan zuela adierazten dute.

Hil diren ehunka milaka irakiarrei buruz galdetzen dietenean, ez dute ezertxo ere esaten. Ez dirudi arduratzen direnik, ikerketa batzuek milioi bat hildako egon direla dioten arren eta txosten zuhurrenak 100.000ko zifra ematen duten arren. Eskerrak Irakeko inbasioa arrakastatsua izan den, porrota izan balitz...

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta