
2008/03/25
Eunate Agirre bizkaitarra bertan izan zen, final laurdenetaraino iritsiz. Txapelketan bigarren amaitu zuen Naara Caroline brasildarrak kanporatu zuen. Eunateren bi olatu onenek, 5.65 eta 6 puntu lortu zituzten. Munduko zirkuitoko sailkapanerako 610 puntu bildu zituen Eunatek.
Etxekoak izan ziren nagusi, Uri Valado gizonezkoetan eta Joselani Amorim emakumezkoetan izan ziren irabazleak, biak brasildarrak. Eta bigarren gelditu ziren bodyboarlariak ere brasildarrak izan ziren.