2008/03/24
Segoviako Valsain herrian hasi eta San Ildefonsoko La Granjan bukatu da Gaztela Leongo Itzuliaren lehen etapa.
Etapa hau, erlojupekoa izan da eta 9,7 kilometroko luzera eduki du. Erlojupekoak lehen kilometrotik hasita aldapa gogor bat eduki du eta zehar bide ugari ere.
2007ko Tourreko irabazleak, 11 minutu eta 39 segundu behar izan ditu etapa burutzeko. Contadorrek lidertza eskuratu du etaparekin batera. Bigarren postuan bere taldekidea den Levi Lepheimer sailkatu da. Honek, Contadorrek baino bederatzi segundu gehiago behar izan ditu. Hirugarren postuan Thomas Dekker sartu zen 11 minutu eta 54 segunduko dfenbora lortuz.
Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek ez du erlojupeko txarra egin. Bere denbora 11 minutu eta 58 segundukoa izan da.
Eguraldia lagun eduki dute txirrindulariek lehen etapa honetan. Haizea izan da arerio nagusia.
Asteartean, etapa, Segovia eta Avila bitartean egingo da eta esprintean bukatu daiteke.
Lehen etapako saikapena eta Sailkapen Nagusia:
1. Alberto Contador (Astana) 11'39"
2. Levi Lepheimer (Astana) 9" ra
3. Thomas Dekker (Rabobank) 15" ra
4.Jason McCartney (Team CSC) 15" ra
5. Samuel Sánchez (Euskaltel) 19" ra
Euskadi Irratiko azken albistegia