2008/03/24
Jose Antonio Alonsok, orain arte Defentsa ministro izan denak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuak egin dion eskaintza onartu du eta bera izango da sozialisten hurrengo bozeramailea Diputatuen Kongresuan.
Alonsok Diego Lopez Garrido ordezkatuko du postu horretan eta legealdi berrian berak gidatu beharko ditu alderdi sozialistak EAJrekin eta CIUrekin egin nahi dituen negoziazio eta akordioak.
Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariak gaur goizen iragarri du Zapaterok Alonso nahi zuela postu horretarako baina izendapena gaur goizean izatekoa zen elkarrizketa baten baitan zegoela. Alonso ere Leongoa da eta Zapateroren lagun mina biak gaztetxo zirenetik. Epailea da, ez PSOEko militantea.
Jose Antonio Alonso PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak arratsaldean egin duen bileran izendatu dute.
Ramon Jauregi diputatu sozialista, berriz, Kongresuko Talde Parlamentario sozialistaren idazkari nagusi aukeratu dute, eta hala, Jose Antonio Alonsoren 'bigarrena' izango da.
Bilera horretan, gainera, Carmen Silva Vigoko Udaleko Hirigintza zinegotzia hautatu dute Senatuko bozeramaile berri eta Jose Bono izango da Kongresuko presidentea..
Bilera amaitu ostean, Jose Blanco Antolakuntza idazkariak esan du bihar bertan ekingo diola CiU eta EAJ alderdiekin negoziatzeari, "baldintzarik eta mugarik gabe".
Euskadi Irratiko azken albistegia