logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:05:39
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Epaileen lana kritikatu du Josetxok

2008/03/24

Azkeneraino sufritzeko prest daude Osasuna taldeko jokalariak, jaitsieratik ihes egiteko.
Josetxo ez dago gustora epaileen lanarekin. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Josetxo ez dago gustora epaileen lanarekin. Argazkia: EFE

Betisen aurka alferrik galdutako aukeraz hitzegin du gaur Josetxok: “Betis baino hobeto aritu ginela uste dut, baina gola egiteko behar den zorte apur hori falta izan zitzaigun. Bagenekien irabaziz gero Betis 5 puntura utziko genuela, eta horrek jauzi handi bate matea suposatzen zuen, baina ezin izan genuen".

Josetxok, honako hau ere ziurtatu du: "Argi daukagu sufritu egin beharko dela azken unea arte. Betisen aurka, irabazteko merituak egin genituen, baina beste egun batzuetako zorterik ez genuen izan. Dena dela, borrokan jarraitu beharra dago, eta gauzak orain artean bezala eginez gero mailari eusteko behar diren puntuak eskuratuko ditugu, seguru".

Velasco Carballo epailearen lanak (Sevillatik gogor kritikatu zuten epailea partida atarian) ere izan zuen eraginik bere ustez: "Badakigu Osasuna garela. Lehen Mailan lehendabiziko urtea, edo eskarmentu gutxi duten epaileak tokatzen zaizkigu beti, eta gurean bezala epaileak estu hartzen dituzten zelaietan ez direla kokiltzen frogatzera etortzen dira”, esan du Josetxok.

Josetxok denboraldiko hamabostgarren txartel horia ikusi zuen Betisen aurka, eta partida bateko zigorra bete beharko du datorren astean Getaferen aurkako partidan. Hala ta guztiz, “hiru puntuen bila konfiantza itzelarekin joan beharko” dutela esan du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta