2008/03/24
Athleticek lan saioa egin du Lezaman eta entrenamendu ondoren, Joseba Garmendiak hitz egin du prentsaurrean.
Jokalari basauritarrak, "ez dut gau ona pasatu eta buruko minak eduki ditut" adierazi du. "Kolpearen irudiak ez ikusteko gomendatu didate" ere esan du.
Garmendiak jokaldia era honetan azaldu du komunikabideen aurrean: "Haserre nengoen, ez nuen ulertzen zergaitik etzan nahi ninduten berdegunean, jadanik zutik baitnengoen. Ez nuen atezaina ikusi eta kolpeak sorpresaz harrapatu ninduen". Kolpea ongi gogoratzen du basauritarrak. "Ia dena gogoratzen dut, baina nire kezka nagusia taldea hamar jokalarirekin uztea zen".
Joseba Garmendiak ez du zorte ona eduki lesioekin lehen taldean dagoenetik eta orain hau gertatu zaio. "Jokatzera ateratzen naizen bakoitzean zerbait gertatzen zait" esan du pena handiz.
Getaferen aurkako partidako onena garaipena izan zen. Taldea UEFA postuetatik hurbilago dago (6 puntu), jaitsiera postuak baino (7 puntu). Ala eta guztiz, "badakigu nondik gatozen. Huelvan irabaziz gero, hitz egingo dugu beste gauza batzuetaz" gaineratu du Garmendiak.