
2008/03/24
Jardunaldiko sustua eman zuen Joseba Garmendiak Getaferen aurkako partidan. Athletic 1-0 irabazten ari zen eta bigarren zatian Joaquin Caparrosek jokatzeko aukera eman zion.
Garmendiak minutu gutxi zeramatzan zelaian eta goitik zetorren baloi baten bila zihoanean golpe itzela hartu zuen, 'Pato' Abodanzieri', Getafeko atezainaren aurka.
Bi jokalariak, elkarren buruen aurka jo eta zelaian etzanda geratu ziren. Gainera, Joseba Garmendiak, atezainaren buruarekin kolpea hartu eta zelaiarekin ere ez zuen kolpe makala hartu. Zutitzen saiatu zen Athleticeko jokalaria baina ez zekien nondik zebilen eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu.
San Mameseko zelaia utzi eta klinika batera eraman zuten futbolaria. Bertan, Joxean Lekue, klubeko medikua zegoen eta TAC bat egin zioten zerbait larria zuen jakiteko. Proba horrek ez zuen ezer txarrik adierazi eta Garmendia jadanik egoera onean dago. Jokalaria, bere etxean aurkitzen da.
Susto galanta hartu zuten San Mameseko zaletuek, baita jokalariek ere. Joseba Etxeberriak esan zuenez "momentu kritikoak izan ziren eta sustu galanta hartu dugu. Partida bukatu ondoren berarekin egon ginen eta ondo zegoenez lasaitu ederra hartu genuen".