2008/03/24
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea sozialisten Zuzendaritzan izango da gaur, gainerako alderdiekin Parlamentuaren nola egongo den osatuta eta Exekutiboaren burua negoziatzeko.
PSOEren Zuzendaritza Batzorde Federala Ferraz kalean sozialistek duten egoitzan bilduko da 17:00etik aurrera. 19:00etik aurrera, Jose Blanco alderdiko Antolakuntza idazkariak bileran hitz egindakoaren berri emango du.
PSOEko iturrien esanetan, Zuzendaritzak Kongresuko eta Senatuko presidentetzarako proposamenak onartuko ditu. Kongresukoan Jose Bono izango da segur aski, eta Senatukoan Javier Rojo, kargu hori berriro beteta.
Gainera, Zapateroren inbestidurarako gainerako taldeekin izango diren negoziazioei hasiera emango zaio. Inbestidura hori apirilak 7an edo 8an izango da.
Martxoak 9ko hauteskundeetan PSOEk 169 aulki lortu zituen Kongresuan. Hortaz, beste alderdiekin akordioetara heltzeko beharra du Parlamentua osatzeko eta ondoren Zapatero Gobernuko presidente izendatzeko. Apirilak 1ean izango da hori, 10:00etik aurrera.
Euskadi Irratiko azken albistegia