Gizartea

ZIRKULAZIOA

Etenik ez duen euria itzulera operazioa zailtzen ari da

2008/03/24

Milaka euskaldun etxera itzultzen ari dira astelehen honetan, Estatuko errepideetan 61 hildako utzi dituen Aste Santua bukatuta. Eguraldiaren iragarpena kontsulta ezazu.

Behin elur-kota igota, -atzo 300 metrora jaitsi ondoren-, gaurko aurreikusitako euri zaparradek zirkulazioa zailduko dute Euskal Herri osoan. Hortaz, Ertzaintzak eta Foruzaingoak kontuz gidatzeko gomendioa luzatu dute.

Gainera, Aste Santuko itzulera operazioa da gaur Euskadin eta Nafarroan, eta milaka euskal herritar euren etxeetara itzuliko dira. Opor hauetan 61 lagun hil dira Estatuko errepideetan.

Itzulera operazioa dela eta, zaintza berezia prestatu du Herrizaingo Sailak. Hori dela eta kamioiak ezin izango dira ibili N-240tik Burgoserako noranzkoan, N-1etik Gasteiztik Mirandara, eta N-634tik eta A-8tik Kantabriarako noranzkoan.

Errepideen egoera

Irteera operazioan Armiñon parean egon ziren zirkulazio arazo larrienak eta gaur ere, arratsaldean hantxe sortu dira bi kilometroko auto-ilarak, 124 nazionalak eta 1 nazionalak bat egiten duten puntuan.

AP- 68 autobidean baina Bilbora iritsi aurreko ordainlekuan ere arratsaldeko lehen ordutik auto pilaketak daude. Luzeago orduak aurrera egin ahala.

Eta istripuek eragindako erretentzioak egon dira arratsalde osoan A-8 an Miraflores parean, Bilbon Donostiarako norabidean. Baita Sabino Arana parean ere.

Beste horrenbeste gertatu da A-63an Baiona parean ere. Hainbat autok talka egin dute eta trafiko arazoak daude Bordelerako bidean.

Ordu honetara arte, Euskal Herriko errepideetan ez da auto istripuetan inor hil eta estatu espainiarrean ere orohar nabarmen jeitsi da kopura; iazko Aste Santuan 99 lagun hil ziren errepidean eta aurten, oraingoz, 61.

Hori bai sustoak ez dira falta izan. Guadalajaran 16-17 urteko ikasleak zihoazen autobus bat erabat erre da. Zorionez, guztiz erre aurretik bidaiari guztiak ateratzeko denbora egon da.

Informazio gehiago

EAEko errepideen egoerari buruz gehiago jakiteko 902 112 088 deitu daiteke, edo Eusko Jaurlaritzaren webgunea kontsultatu; izan ere, mendateak nola dauden ere agertzen da bertan. Nafarroako errepideei buruzko informazioa 900 400 100 telefonora deituta lortu daiteke, eta Estatukoen ingurukoa, 900 123 505 zenbakian.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta