2008/03/25
Martxoaren 14an Aste Santuko opor-irteera hasi zenetik 61 lagun hil dira Estatuko errepideetan. Ondorioz, 2007ko epe berdinarekin alderatuz 42 lagun gutxiago hil dira aurten. Elurra, haizea eta euria protagonista izan dira opor-itzulera honetan.
Espainian Ciudad Realen, Burgosen eta Zaragozan izan dira auto-ilada handienak eta EAEn Armiñon (Araba) izan da arazorik gehien eman duen puntua.
Iaz, 2007an, 103 lagun hil ziren 81 istriputan, dezente jaitsi da beraz, hildako kopurua.
Egunik okerrena martxoak 16, igandea, izan zen. Egun horretan 9 lagun hil ziren.
Itzulera-operazioa
Aste Santuko itzulera-operazio horretarako dispositibo berezia abian jarri zuen larunbat arratsaldean Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT). Atzo 24:00ean bukatu zen dispositibo hori Katalunian, Valentzian, Balearretan, Nafarroan, EAEn eta Errioxan ere jaieguna zelako.
Aste Santuko itzulera horretan, 3,5 milioi joan-etorri izango zirela aurreikusi zuten.
Euskadi Irratiko azken albistegia