logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:37:16
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB-GETAFE (1-0)

Athleticek lasaitasuna eskuratu du lortutako garaipenarekin

2008/03/23

Caparrosen mutilek partida ona burutu dute eta Etxeberriaren golari esker garaipena lortu dute. Athletic zortzigarren da sailkapenean.
Athletic zortzigarren da sailkapenean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Athletic zortzigarren da sailkapenean. Argazkia: EFE

Partidaren 29. minutuan Joseba Etxeberriak sartutako golak, elgoibartarraren 100. gola Athleticen kamisetarekin, garaipen garrantzitsua eman zion talde zurigorriari Getaferen aurka. Hiru puntuek denboraldiko helburura gerturatzen dute Athletic.

Getafe saiatu zen bigarren zatian eta gertu izan zuen gola. Baina, erasoan egindako hutsek eta Caparrosen mutilek burututako talde-lan bikainak, gola saihestu zuten.

Egoera bikainean mantendu zen berdegunean, Athleticek denboraldiko partidarik onena burutu zuen. Getafek bi abagune lotsati baino ez zituen sortu lehenengo zatian.

Atsedenaldian markagailuak erakusten zuen 1-0ekoa eskasa zen batzuek eta besteek eginiko merezimenduentzat. Zuri-gorriek zazpi aukera garbi sortu zituzten, baloi jabetza monopolizatuz eta beti zentzu handiz mugituz baloia batera eta bestera. Susaeta izan zen onenetarikoa lehenengo 45 minutu horietan.

Bigarren zatian, Getafekoek arrisku handia lortu zuten. Katedrala urduri jartzea lortu zuten arrisku handiko hainbat aukera sortuz. Dena den, madrildarrek ezin izan zuten gola erdietsi eta Athleticek merezitako hiru puntu poltsikoratu zituen. Garaipena maila eusteko garrantzitsua da eta emandako urratsak Athletic zortzigarren postuan jarri du sailkapenean.

Azken minutuetan Garmendiak eta Abbondanzierik elkar jo zuten. Basauritarrak sekulako kolpea hartu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten erabat zorabiatuta. Gaua ospitalean emango du, baina ezer larririk ez du Athleticeko jokalariak, nahiz eta hasieran larria zirudien.

Fitxa teknikoa:

1.- Athletic Club: Aranzubia; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Del Horno; Susaeta (David Lopez, 69’), Orbaiz, Javi Martinez, Yeste (Garmendia, 84’); Etxeberria (Gabilondo, min.68) eta Llorente.

0.- Getafe CF: Abbondanzieri; Cortes, Belenguer (Kepa, 78’), Tena, Litch; Casquero, De la Red; Cotelo (Juanfran, 82’), Albin, Gavilan (Sousa, 66’); eta Uche.

Golak: 1-0. 29’: Etxeberria.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta