logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 11:32:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-BETIS (0-1)

Osasunak jaitsieratik bi puntura jarraitzen du

2008/03/23

Betisek eduki duen aukera gutxietako bat golean bihurtu du. Mark Gonzalezek lortu du gola, faltaz.
Kike Sola eta Capi leiha bizian. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kike Sola eta Capi leiha bizian. Argazkia: EFE

Osasunak ongi jokatu Betisen aurka, baina ez da fin ibili aurrekaldean.

Lehen zatian Osasuna jaun eta jabe izan da eta aukera guztiak Osasunarenak izan dira. Ala eta guztiz ere, Betisek lehen zatiko azken minutuetan nafarren erritmo bizia geratzea lortu du.

Hogeigarren minutuan Delportek zelaia utzi behar izan du min harturik. Zigandak, aldaketa egin behar izan zuen eta Portillok hartu du bere tokia. Honekin batera, sistema aldatu behar izan du entrenatzaileak eta jokalariak ez dira ongi egokitu sistema berrira.

Bigarren zatian, Betis zelai erdian nagusitu da baina ez du aukera gehiegirik sortu.

Osasuna ez zen gola sartzeko gai eta falta baten bitartez talde bisitariaren gola etorri da. Ricardo atezainak, ezin izan du Mark Gonzalezek jaurtitako falta geratu.

Azken minutuetan Osasunak erasoari ekin zion eta horrelako baten, Betis kontra erasora zihoanean Javi Garciak txartel gorria ikusi du, Mark Gonzalezi falta egin ondoren.

Azkenean, Osasunak 0-1 galdu du eta jaitsiera postua bi puntura du.

Fitxa Teknikoa:

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Krutxaga, Josetxo (Hector Font,61'), Monreal; Puñal, Javi Garcia; Juanfran (Pandiani,84'), Plasil, Delporte (Portillo, 21'); y Kike Sola.

Betis: Casto; Ilic, Melli, Juanito, Fernando Vega; Arzu; Edu, Rivera, Capi (Lima,79'), Mark Gonzalez (Odonkor,92'); y Pavone (Xisco,83').

Gol: 0-1, 53': Mark González.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta