logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:37:24
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

KORDOBA-ALAVES (0-1)

Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du etxetik kanpo

2008/03/23

Alavesek hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Menaren golari esker, denboraldiko hirugarren garaipena lortuz Mendizorrotzatik kanpo.

Alaves, Kordoba baino gehiago izan da norgehiagoka osoan zehar.

Partida hasieratik jaun eta jabe izan ziren gasteiztarrak. Denboraldiko partida onena jokatu zuen Alavesek.

Menak, 16. minutuan sartu du norgehiagokako gol bakarra. Une horretatik aurrera Kordoba ez da erreakzionatzeko gai izan eta Alavesek kontrolpean eduki du partida. Gol gehiago ere sartu zitzakeen, baina ez dira fin ibili ate aurrean.

Albiste txarrena Corominaren lesioa izan da. Alavesek atzekaldeko jokalari batzuk ditu min harturik.

Salmeron entrenatzilea, pozik agertu zen prentsaurrean. "Garaipen garrantzitsua da eta lasaitasuna eman behar digu" esan zuen.

"Garaipena lortu behar genuen eta pozik nago. Egoera hau aurrera atera dezakegu" gaineratu du Salmeronek.

Bukatzeko, Alaveseko entrenatzaileak hau esan zuen: "Zorte gehiago eskatzen dut lesioekin".

Fitxa teknikoa:

Kordoba: Julio Iglesias, Dani (Javi Moreno,60'), Pierini, Pablo, Ruben; Cristian Alvarez, Endika (Javi Flores,76'), Katxorro, Juanlu (Asen,75'); Arteaga; y Arthuro.

Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Coromina (Calderon,39'), Angel; Stevanovic, Lacen, Nacho Garro, Toni Moral (Raul Sanchez,52'); Mena (Tartantino,74') y Aganzo.

Gol: 0-1, 16': Mena.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta