2008/03/23
Azkenengo Frantziako Tourreko irabazlea, Alberto Contador, izango da Gaztela eta Leongo Itzulirako faboritoetako bat. Proba erlojuaren kontrako etapa batekin hasiko da Valsain eta La Granja de San Ildefonso herrien artean, Segoviako probintzian. Aurtengo ekitaldian lehen mailako txirrindulariek hartuko dute parte.
Euskalteleko Samuel Sanchez, CSC Teameko Carlos Sastre, Rabobankeko Denis Menchov, Barloworldeko Mauricio Soler eta Astanako Leipheimer, besteak beste, dira Contadorrekin batera leihatuko diren txirrindulari aipagarrienak. Oscar Pereiro azken orduko baja izango, bronkitisak jota.
Hortaz, Euskaltel-Euskadiz gain, 15 taldek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian: Astana, Rabobank, Team CSC, Benfica, Slipstream Chipotle, Barloworld, Caisse D'Epargne, Saunier Duval, Andalucia Cajasur, Karpin Galicia, Extremadura, Contentpolis Murcia, Orbea eta Burgos Monumental.
Euskadi Irratiko azken albistegia