Politika

ABERRI EGUNEKO EKITALDIAK

EAJ PSOErekin "akordio berezi bat" lortzeko prest dagoela esan du Urkulluk

2008/03/23

Alderdi horrek Aberri Eguna dela eta Bilbon izandako ekitaldi politikoan, EAk eta ezker abertzaleak jeltzaleen aurka botatako kritikak errefusatu ditu EAJko presidenteak.
Iņigo Urkullu EAJren Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Iņigo Urkullu EAJren Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB

Iņigo Urkullu EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea PSOErekin eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin "akordio berezi bat sinatzeko" prest dagoela adierazi du, nahiz eta EAk eta ETAk "Euskadi saltzea" leporatu.

Gainera, EAJk gaur goizean Bilboko Plaza Barrian izandako ekitaldian, alderdi horretako presidenteak hauteskundeek ondoeza eragin dietela onartu eta EAJ negoziatzeko prest dagoela baieztatu du.

Dena dela, Urkulluk esan duenez, EAJ ez dago prest "beherapenetako akordio bat" edo "estatutu murriztu" bat sinatzeko.

Urkulluren arabera, EAJk baiezko erantzuna entzun nahi du Zapaterorengandik.

EAJ, Zapateroren baiezkoen bila

"Egoerak eskatzen duen maila emango duen eta nahi izango duen jakin nahi dugu, benetako baiezko bat emango dien Euskaditik egindako ikuspegi legitimoei", azaldu du jeltzaleen buruak.

"Orain arte ezezkoak eman ditu beti. Baiezkoak entzun nahi ditugu, eta ez baldintzak", gaineratu du Urkulluk.

Beste alde batetik, siglarik aipatu gabe, ezker abertzaleak, EAk eta ELAk EAJren aurka botatako kritikei erantzun die.

Ildo horretan esan duenez, "akordio batera heltzeko aukera egotekotan, herri honek aspaldi bizi duen blokeo politikoa hausteko aukera badago, hor egongo gara, nahiz eta ETAk, EAk edo beste edonork ukatu".

Aurretik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Euskal Herriak herri gisa aurrerapauso bat egiteko beharra duela azpimarratu du. "Norbaitek uste badu euskal herritarren nahia Espainiarenetan nahastuko dela, jai dauka", esan du Ibarretxek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta