logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:40:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

VIVEMENORCA-IURBENTIA (72-71)

iurbentiak puntu bakarragatik galdu du ViveMenorcaren aurka

2008/03/23

Azken baloi jabetza bilbotarrentzat izan da. Puntu bateko desabantaila zuten azken hogei segunduetan, hirukoaren bila joan dira eta ezin izan dute saskiraketa lortu.
Bilbao Basketek ezin izan du ViveMenorca gainditu. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Bilbao Basketek ezin izan du ViveMenorca gainditu. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basketek ezin izan du ViveMenorca gainditu eta bolada txarrean jarraitzen du.

Lehen laurdenean iurbentia joan da aurretik 16-20 ko emaitzarekin. Lucas Recker eta Rancik itzuli dira bilboko taldera, zituzten lesioak atzean utziz.

Bigarren laurdenean, abantaila mantentzea lortu du iurbentiak. Lautik, hiru puntura jaitsi dute desabantaila Menorkakoek. Vidorretaren mutilek beherakada txiki bat eduki dute laurden honen minutu batzutan, baina azkar konpondu dituzte egindako hutsak.

Atsedenaldia bukatu eta gero, etxeko taldeak puntu bakarrera jaitsi du desabantaila,hirugarren laurdena 53-54 emaitzarekin bukatu da.

Azken laurdenean Menorkak bere erritmoa ezarri du eta bost puntuko abantaila hartu du, bukaerarako hiru minuturen faltan. Etxekoak ondo zebiltzan baina iurbentiak erreakzionatu egin du eta 70 puntura berdintzea lortu du. Bukaerarako hogei segunduren faltan markagailua Menorkaren aldekoa zen puntu bateko abantailaz (72-71).

Azken baloi jabetza iurbentiarena zen. Bi puntuko saskiratzearen bila joan beharrean hirukoaren bila joan dira eta kale egin dute.

Azkenean ViveMenorcak irabazi du 72-71 emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

ViveMenorca(16+19+18+19): Ivanov (9), Varda (21), Marinovic(0), Shirley (10), Stojic (9) - hasierako bostekoa-, Cazorla (0),
Stefanov (4), Moss (12), M. Fernandez (0) eta Guzman (7).

iurbentia Bilbao Basket (20+18+16+17): Huertas (4), Recker(14), Banic (12), Lewis (11), Pasalic (4) -hasierako bostekoa- Savovic(2), Salgado (9), Vázquez (2), Rancik (2) e Ilic (11).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta