
2008/03/22
Bi mila zaletu eraman ditu Realak Molinonera baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko.
Lehen minututik norgehiagoka erritmo bizikoa izan da. Hasieran joan etorriko partida ikusi ahal izan dugu, baina aukera gutxirekin. Lehen zatiaren azken txanpan Realak ondo jokatu du,hori bai, gola falta izan zaio.
Bigarren zatia lehenengoaren antzerakoa izan da. Eizmendiren taldeak aukerak eduki ditu baina kamuts aritu da erasoan. Sportingek azken minutuetan gora egin du eta 81. minutuan Bilic aurrelariak 1-0 ekoa sartu du. Golean jokoz kanpoko posizioa eskatu dute realeko jokalariek, baina markagailura igo da.
Partida bukatu eta gero, Jose Ramon Eizmendi entrenatzailea triste azaldu da prentsaurrekoan. "Oraindik hor gaude eta konfidantza eduki behar dugu gugan" gaineratu du Eizmendik.
Iñaki Badiola presidentea haserre bizian agertu da partida bukatu eta gero. "Errua gurea da, gaizki planteatu dugu norgehiagoka". Badiolak ez du hori bakarrik esan. "Numantziaren aurka gertatu zitzaigun eta orain berriro gertatu zaigu. Ezin dugu horrela jarraitu eta hobetu egin behar dugu" gaineratu du realeko presidenteak.
Porrot honekin Reala igoera postuetatik kanpo geratu da, Sportingek aurrea hartu baitio sailkapenean.
Fitxa teknikoa:
Sporting: Roberto; Sastre, Gerard, Jorge, Canella; Ivan Hernandez, Matabuena, Pedro (59' Omar), Bilic (90' Andreu);
Diego Castro e Hidalgo (59' Luis Moran).
Reala: Riesgo; Carlos Martínez, Ansotegi (84' Uranga), Mikel González, Gerardo; Xabi Prieto, Aranburu (68' Garitano), Marti, Nacho; Victor (64' Delibasic) y Díaz de Cerio.
Gola: 1-0. 81. minutuan, Bilic.