2008/03/22
Iurbentia Bilbao Basketeko Lucas Recker eta Martín Rancik jokalariek taldera itzuliko dira ViveMenorcaren aurkako partidan. Otsaileko lehenengo egunetan jokatutako Errege Kopan lesionatu ziren eta bueltatzeko moduan daude.
"Recker jokatzeko moduan dago, eta Ranciken kasuan, bere belaunaren eboluzioaren zain gaude. Azken ordura arte ez dugu erabakiko, baina minutu batzuk kantxan egon daitekeela aurreikusten dugu", esan zuen iurbentiako entrenatzaile Txus Vidorretak.
Albisteok ezagututa, irteera honi "modu diferentean" aurre egingo zaiola aitortu zuen prestatzaile bilbotarrak. Gainera, azken jardunaldietako bolada txarrari "amaiera emango zaiola" uste du Vidorretak.
"Garai txarrak amaitu direla esateko gai gara eta dinamika aldatzeko ordua heldu da. Menorcaren aurkako partidan, Madrilen aurkakoan edo Unicajaren aurkakoan izan daiteke, baina horietako bat irabaziko dugu", azpimarratu zuen Indautxukoak.