logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:33:22
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

KORDOBA-ALAVES

Alavesek garaipena behar du Kordobaren aurka

2008/03/22

Javi Morenok bere talde ohiaren aurka jokatuko du andaluziarrekin. Alavesek garaipena behar du jaitsieratik ihes egiteko.
Alavesek garaipena behar du jaitsieratik ihes egiteko. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Alavesek garaipena behar du jaitsieratik ihes egiteko. Argazkia: EFE

Alavesek partida garrantzitsua jokatuko du bihar Arcangel Berria futbol zelaian. Kordoba eta Alaves jaitsiera ekideteko nahian dabiltza eta partida garrantzitsua da bi taldeentzat. Javi Morenok bere talde ohiaren aurka jokatuko du Kordobaren deialdian sartu baita.

Salmeron, Alaveseko entrenatzaileak adierazitakoaren arabera "ilusio handia daukagu" norgehiagoka honetarako.

Asier Arranz, Jairo Alvarez eta Igor Martínez, baja dira partida honetarako, baina Javier Tarantino deialdian sartu da. Bermeoko jokalariak lesioa atzean utzi du baina ez da hasieratik jokatzeko prest egongo.

Sergio Rodriguez zigortuta dago eta ezin izango du jokatu. Bere tokia Nacho Garrok hartu dezake.

Ustezko hamaikakoak:

Kordoba: Julio Iglesias; Dani, Pierini, Pablo Ruiz, Diego Reyes, Ito, Katxorro, Cristian Alvarez, Juanlu, Asen eta Arthuro.

Alaves: Bernardo, Edu Alonso, Gaspar Galvez, Coromina, Angel Sanchez, Nacho Garro, Mehdi Lacen, Miguel Perez o Jose Maria Mena,
Stevanovic o Raul Sanchez, Toni Moral eta David Aganzo.

Arbitro: Amoedo Chas (Galizia).
Estadio: Arcangel Berria.
Hora: 17.00 etan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta