logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:44:51
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

ESNEZKO ARKUMEAREN JAIA

Berasategik 2.000 menestra anoa banatuko ditu gaur Tolosan

2008/03/21

Arkumea izango da jakirik erabiliena Aste Santu honetan Tolosan. Gaur 2.000 menestra anoa banatuko dira, Martin Berasategiren gainbegiraletzapean.
Esnezko arkumearen jaia Tolosan. Argazkia antolakuntzak emana

argazkia handitu

Esnezko arkumearen jaia Tolosan. Argazkia antolakuntzak emana

Aste Santuan Eusko Labeldun esneko arkumearen jaia ospatzen ari da Tolosan. Atzo 15 arkume prestatu dira, burduntzi erara, hau da, egur-ikatzez erreak. Gero mokadutan banatu zen bertaratutakoen artean.

Gaur, menestra erraldoi bat prestatuko da Tolosako Hiruki enparantzan, Martin Berasategiren gainbegiraletzapean. Horretarako 50 kilo arkume eta beste horrenbeste barazki erabiliko dira. Guztia 1,5 metro diametro eta 50 zentimetro hondoko zartaginean.

Zerkausia merkatua bost sardexkazko jatetxe batetan bihurtuko da, herriko jatetxeek menu ezberdinak eskainiko baitituzte, arkumea izarra izango delarik. Menuaren prezioa 40 eurokoa da eta aurretik erreserba egitea nahitaezkoa da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta