logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:35:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA

Mundakako probak data du dagoeneko

2008/03/19

Baieztapen ofiziala falta da, baina zirkuitua irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean joka daiteke Bizkaiko kostaldean. Munduko Txapelketako bigarren proba, Bell's Beachekoa, ez da oraindik hasi.

Haizea dela eta ez da oraindik hasi Munduko Surf Txapelketako bigarren proba, Bell's Beachekoa. Antolakuntza, dena den, baikor agertu da eta hurrengo egunetan lehiaketari hasiera emango zaiola baieztatu du.

Mundakako probari dagokionez, data jarrita dago dagoeneko. Baieztapen ofiziala falta da, baina zirkuitua irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean joka daiteke, ETBk aurreratu duenaren arabera.

Beraz, Euskadik, berriro ere, munduko surflari onenak izango ditu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta