
2008/03/19
Eibarren etorkizuna aurkari zuzenen kontrako partiden emaitzeei lotuta dago. Armaginek sailkapen nagusiko azken bost sailkatuen aurkako neurketak jokatu behar dituzte oraindik.
Egun, 37 puntu ditu Eibarrek eta egindako kalkuluen arabera 13 gehiago behar izango dituzte Bigarren Mailari eutsi ahal izateko. Hamahiru jardunaldi falta dira Liga amaitzeko eta Ipuruan Alaves (31 puntu), Las Palmas (31 puntu) eta Xerez (26 puntu) taldeek jokatu behar dute. Gainera, Albacete (29) eta Poli Ejido azken sailkatuari bisita egin beharko diete.