logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:19:47
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

EAJ-PSE AKORDIOA

Vital Kutxa EAJri "entregatzea" leporatu dio PPk PSE-EEri

2008/03/18

Iñaki Oyarzabal Arabako PPren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Rojoren hautagaitza "ez da legezkoa", kutxaren zuzendaritza organoetan 16 urtetik gora daramatzalako.

"Vital Kutxa EAJri eta batzuen interes pertsonalei entregatzea" leporatu dio Iñaki Oyarzabal Arabako PPren idazkari nagusiak PSE-EEri. Horrez gain, Gregorio Ordoñez entitatearen presidentetzarako aurkeztea "legearen kontrakoa" dela agertu du, aurrezki kutxetako zuzendaritza organoetan egoteko muga 12 urtetakoa dela ezartzen duelako legeak; presidente honek, ordea, 16 urte daramatzala agertu du.

PPk Gasteizen duen egoitzan emandako prentsaurrekoan aukera horren aurka azaldu da Oyarzabal. Txarli Prieto PSE-EEren Arabako liderrak, ordea, esan du berak ez duela Rojok presidente kargua errepikatzea "beste hipotesirik aurreikusten". Oyarzabalek salatu duenez, "ezin dute pentsatu hauteskunde batzordean legearen kontra jardungo dugunik".

"Legea denentzako da berdina eta batzuek ezin dezakete erabaki Kutxa euren kortijo partikularra dela", esan du.

Hori dela eta, bere alderdiak hauteskunde prozesuan "adostasunezko pertsona independenteak bilatzeko eskua luzatuta jarraituko duela iragarri du.

PSE-EE eta EAJ alderdien arteko akordioari dagokionez, deitoratu du "batzuek duela zenbait hilabete ohartarazi zuten bezala", alderdi biek "Vital Kutxaren boterea banatzea erabaki dutela kutxako bezeroek, arabarrek, esandakoari kasurik egin gabe".

"Bezeroek Vital Si aukeratu zuten aho batez"

Oyarzabalen esanetan, azken hauteskundeetan botoa eman zuten entitateko bezeroek "gehiengo osoa eman zioten Vital Si hautagaitzari".

Haren ustez, akordio horrekin "politizatu gabeko kutxa eta interes pertsonal edo partidistei erantzungo ez dien kutxa nahi duten arabar askoren nahiak kanpoan" utziko dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta