Gizartea

ASTE SANTUA

Irteera operaziorako neurriak, martxan EAEn

2008/03/18

15:00etatik hasita asteleheneko 22:00ra arte egongo dira indarrean. Euskadiko Zirkulazioaren Kudeaketa Zentroak 82 kamera ditu, eta 902 112 088 telefonoa eta webgunea jarri ditu gidarien laguntzarako.

15:00etan jarri ditu martxan Herrizaingo Sailak Aste Santua dela eta izango den irteera operaziorako neurri bereziak, istripuak gutxitzeko eta zirkulazioa errazteko helburuarekin.

Itzulera fasea asteleheneko (hilak 24) 15:00etik 22:00era izango da.

Maiatzaren leheneko zubirako, neurriak asteazkeneko (apirilak 30) 15:00etik igandeko (maiatzak 4) 22:00era izango dira martxan.

Egun horietan Ertzaintzak zaintza lanak areagotuko ditu eta Euskadiko errepideetako zirkulazioa normaltasunez ibil dadin saiatuko da.

Martxan jarriko dituzten neurrietan Euskadiko Zirkulazioaren Kudeaketa Zentroak parte hartzen du. 82 kameraren bidez zirkulazioaren egoera zein den kontrolatzen du eta, gainera, sentsore sistema bat hedatuta du errepideetako sare nagusian.

Zentro horrek informazioa eta aholkuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei bide nagusietan jarritako 41 panelen bidez. Halaber, 902 112 088 telefonoa eta webgunea gidarien esku daude.

SOS Deiak zerbitzua Zirkulazioaren Kudeaketa Zentroarekin elkarlanean ibiliko da. Larrialdietako zerbitzuak koordinatu egiten ditu SOS Deiakek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta