Gizartea

ZIRKULAZIOA

Webgune batek Euskadiko 39 radar finkoak non dauden argitara eman du

2008/03/17

Bizkaiko errepideetako 26ak, Gipuzkoako 11k eta Arabako biak agertzen dira, Aste Santuan bidaiatzen duenari "laguntzeko".

www.enterat.com euskal webguneak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Euskadiko 39 radar finkoak non kokatuta dituen erakusten duen mapa bat argitara eman du. 26 Bizkaian daude, bi Araban eta 11 Gipuzkoan.

2008an 39tik 63ra handituko dute radar finkoen kopurua EAEn, enpresak komunikatu batean gogorarazi duenez. Bizkaian sei gehiago jarriko dituzte, Araban zortzi eta Gipuzkoan hamar.

Webgunearen asmoa Aste Santuan bidaiatuko duten gidariei "laguntzea" da, baina mapa egonkorra izango da.

Gipuzkoako gune azpimarragarriak A-8a Pasaia aldera, Donostiko Kontxa Pasealekua, N-1 errepidea Añorgan eta Andoainen, eta Iruñeako autobidea dira.

Bizkaian, A-8a Malmasin tuneletik Max Centerera arte, Avanzadako errepidea, BI-625a Arrankudiaga aldera eta Barazarreko gaina dira puntu nabarmenenak.

Araban, Altube mendatea aipatzen du webguneak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta