logo de eitb24
2008ko maiatzak 09 | 19:01:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

ANDOAIN

ONCEren kupoiak 35.000 euro utzi ditu Gipuzkoako herrian

2008/03/17

Zenbaki sariduna 17.370 da eta Mikel Iparragirre Huizik saldu zuen Andoaingo Kale Nagusian.

Pasa den ostiraleko kupoiak, hilaren 14koa, 35.000 euroko saria utzi zuen Gipuzkoako Andoain herrian, 17.370 zenbakiari esker.

Kupoi irabazlearen saltzaileak, Mikel Iparragirre Huizik, egunero saltzen ditu ONCEren kupoiak Andoaingo Kale Nagusian. Kasu honetan irabazleak zenbaki horren abonua zuen, hau da, astean zehar zenbaki berarekin jokatzeko aukerari helduz lortu duena.

Gipuzkoan, egun, 249 pertsonek saltzen dute ONCEren kupoia eta herri horretan guztira 1020 afiliatu daude. ONCEk 2008ko lehendabiziko hilabete hauetan guztira 7.405.000 euro banatu ditu.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta