2008/03/17
Bilboko Udalak doaneko 900 aparkaleku berri egingo ditu, kanpoaldeko auzoentzat batez ere.
Bilboko Arangoiti, Bolueta, Zabala, San Adrian, Abusu eta Zorrotzako Zazpi Landa auzoetan egingo dituzte aparkalekuak, udalarenak diren orube eta landetan.
Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak, Jose Luis Sabas Obra eta Zerbitzu zinegotzia eta Ibon Areso Zirkulazio eta Garraio zinegotziarekin batera adierazi duenez, aparkaleku berrien %80 legealdi honen bukaerarako amaituta egotea espero dute.
Lan horiek bukatu ostean, Udalak beste aparkaleku batzuk eraiki nahi ditu Bilboko Sarrikue, Errekalde, Artatzamina auzoetan eta Zorrotzako Loruri auzunean.
"Aparkaleku hauetan mila auto gehiago sartzeko aukera izango dugu, baina gure arazoa lursail eza da, horregatik ahal dugun tokietatik ateratzen ditugu, auzokoentzat oso ondo dagoelako", adierazi du alkateak.
Euskadi Irratiko azken albistegia