
2008/03/17
Carmelo Peña Rodriguez, Armando Athletic Clubeko atezainaren ustezko erasotzailea, igandean espetxeratu zuten.
Erasotzailea, 40 urtekoa, auzokide batek utzi zion karnetarekin sartu zen Ruiz de Lopera futbol-zelaian, AS egunkariak jakitera eman duenaren arabera.
Botila jaurti eta gero, bere alboan ziren Betiseko jarraitzaileek Peña Rodriguez geldiarazi zuten. Gaua leotzean eman eta gero zaintzapeko epaileak fidantzapeko kartzela-zigorra ezarri zion. "Partidarekin haserre nengoen", adierazi zuen erasotzaileak Poliziaren aurrean.
Erasotzailea, aske
Erasotzailearen emazteak 3.000 euroko fidantza ordaindu du dagoeneko eta Sevillako 13. instrukzioko epaitegiak aske utzi du Carmelo Peña Rodriguez.