logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:04:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Lehiaketa Batzordea ez da asteartera arte batzartuko

2008/03/17

Athleticek partida jokatu gabe irabazitzat eman diezaioten nahi du. Momentuz ez du kasua auzitegira eramango.

Betisek eta Athleticek ez dute asteartera arte jakingo Lehiaketa Batzordeak zer erabaki hartuko duen partida honen inguruan.

Batzorde hau ezin da gaur batzartu, taldeek, bihar arteko epea baitute iruzkinak aurkezteko. Momentuz Athleticek ez du auzitegira joko baina Lehiaketa Batzordearen erabakiaren arabera postura hori aldatu dezake klub bizkaitarrak.

Lehiaketa Batzordeak kontuan eduki dezake iaz, Betis eta Sevillaren arteko norgehiagokan gertatu zena. Juande Ramos entrenatzaileak botilakada jaso zuen neurketa hortan. Bigarren aldia izanik, Ruiz Lopera zelaia itxi dezakete.

Athleticen ustez, epaileak partida bukatutzat eman zuen eta hori izango da partida irabazitzat emateko baliatuko duten argumentu nagusia.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta