logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:06:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

BETIS-ATHLETIC CLUB

Klubak ez du, oraingoz, auzitegietara joko

2008/03/16

Igandeko 11:30ak aldera iritsi zen Athletic Loiuko aireportura; Armando Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eta begian lesioa daukala baieztatu zuten medikuek. Erabateko atsedena hartu beharko du hurrengo egunetan.

Athletic Clubek ez du oraingoz Betisen kontrako neurri legalik hartuko. Lehiaketa Batzordearen erabakia ezagutu nahi du klubak.

"Lehiaketa Batzordearen erabakiaren zain gaude, eta printzipioz ez duugu neurririk hartuko", esan du 'Patxi' Xabier Fernandez Athleticeko prentsa arduradunak.

Klubak gainera Danimarkako eta Suediako selekzioen arteko partida gogora ekarri zuen. "Partida horretan dugu adibidea. Ez zen neurketa jokatu. Beraz, isuna partida Cartujan jokatzea bada ez ginateke prest egongo", gaineratu du.

Betis, partida jokatzearen alde

Real Betiseko zerbitzu juridikoetako arduradunak, Manuel Castañok, ohar ofizial baten bidez adierazi zuen, "eskubidea dutela gelditzen diren minutuak jokatzeko".

"Armando gertatutakoaren biktima da, baina batik bat, gure kluba da biktima. Zaletuen eta bazkideen jokabidea goraipatu behar da, haiek izan baitziren gizona atzeman eta indar publikoen esku utzi zutenak. Horregatik uste dugu publikoak ez duela gertakizun isolatu honen errudun bihurtu behar, eta eskubidea daukagu gelditzen diren minutuak jokatzeko", esan zuen.

Botila jaurti zuena Betiseko bazkide ez zela azpimarratu zuen eta botila "guztiz legala" zela, "futbol-zelaian saltzen diren horietakoa baita, txikia eta plastikozkoa".

Bilbon dira Athleticeko jokalariak

Athleticeko jokalariak Loiura heldu ziren 11.30etan. Zaletu batzuk aireportura gerturatu ziren txalo artean jokalari zuri-gorriak agurtzeko. Txalotuena Armando atezaina izan zen.

Sopelako atezaina begia estalita eta eguzkitako betaurrekoekin agertu zen. Armando adierazpenik egin gabe autobusean sartu eta jarraian Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Begian lesioa daukala eta eboluzioaren zai egon beharko duela baieztatu zuten medikuek. Erabateko atsedena hartu beharko du.

Fidantzapeko espetxe-zigorra botila jaurti zuenarentzat

Sevillako Guardiako Epaitegiak fidantzapeko espetxe-zigorra ezarri du botila jaurti zuenarentzat (C.P.R.). Fidantza 3.000 eurokoa da.

eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta