logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 01:50:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Vidorreta: "Taldeak bolada txarra gaindituko du"

2008/03/16

Garrantzitsua da bilbotarrarentzat lesionatuak lehenbailehen osatzea.
Emaitza txarrek ez dute Vidorreta urduritu. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Emaitza txarrek ez dute Vidorreta urduritu. Argazkia: EFE

Bilbao Basketeko entrenatzaileak, Txus Vidorretak, baskoniarren nagusitasuna onartu zuen eta porrota "momentuko etsipena" dela eta jokalari guztiak osatzen direnean taldeak "bolada txarrari amaiera emango diola" aurreratu zuen.

"Seguru nago taldea garaipenetara bueltatuko dela –lau porrot jarraian eta sei azkeneko zazpi partidetan- jokalari lesionatuak osatzen direnean", adierazi zuen Indautxuko prestatzaileak.

Norgehiagokaren garapenaren inguruan, Vidorretaren ustez partida "TAUren defentsa onak baldintzatu du", batez ere lehenengo laurdenean. "Horrek kontzentrazio hutsuneak eragin dizkigu eta atzetik joatera behartu gaitu". Azken laurdenean "gasolinarik gabe" gelditu zirela aitortu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta