logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 21:32:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

EKIMEN BERRIAK

Sinadura-bilketa eta manifestazioa, Bardeetako tiro poligonoaren aurka

2008/03/16

2008ko abenduan amaitzen da Bardeetako Batzordeak Espainiako Defentsarekiko duen errenta-kontratua. Hala, poligonoa ixtearen aldekoek esfortzuak bikoiztu nahi dituzte berriz ere berritu ez dezaten.

Bardeetako tiro poligonoa itxi dadila eskatzen dute hainbat herritarrek, eta horien artean, Espainiako Defentsa Ministerioarekin duen kontratua ez berritzeko eskatuko dio Bardeen Aldeko Plataformak Batzorde Kudeatzaileari.

Larunbat honetan Iruñan emandako prentsaurrekoan, Angel Rico Bardeen Aldeko kideak kontzentrazioa deitu zuen martxoaren 29rako Batzorde Kudeatzailea biltzen den tokiaren atarian.

"Bonben truke, dirurik ez" dezala onartu eskatu nahi diote Batzordeari, "Erriberako biztanle guztiek jasaten dutelako tiro poligono batek eragiten duen arrisku egoera".

Horrez gain, azken 57 urteetan izan diren 70 istripuak, tartean, Cortesen hegazkin baten bidoiak erori zirenekoa gogorarazi zuten.

Bardeetako poligonoa bertan behera uztea eskatzen duen testua onartu du Nafarroako Parlamentuak berriki, baina ez dutela "ezer" egiten salatu dute plataformako kideek. Horregatik, herritarren kezka eta itxiera eskaria jasotzeko sinadura-bilketa antolatu dute Nafarroako Parlamentura eramateko.

Era berean, Euskal Herri osoari dei egin diote apirilaren 19an Iruñan egingo den manifestazioan parte har dezan. Protesta hori duela 20 urtekoa bezain "jendetsua" izatea nahi dute.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta