2008/03/15
Betis taldeak ohar ofizialean dio "indar guztiz gaitzesten" duela Armandok Ruiz Lopera zelaian jaso duen botilakada.
Betisek bere zaleei adierazi die "botila jaurti duen pertsona identifikaturik dagoela eta ez dela gehiago zelai horretara sartuko". Pertsona horren inizialak "C.P.R." direla ere jakinarazi dute ohar horretan.
Ruiz Lopera futbol zelaian gertatutakoa behin baino gehiagotan errepikatu da. Sevillarren arteko derbian, Juande Ramos entrenatzaileak, botilkada bat jaso zuen eta partida bertan behera utzi behar izan zuten. Partida horren azken minutuak beste zelai baten jokatu behar izan zituzten Betis eta Sevillak, konkretuki, Getafeko Alfonso Perez Coliseumean bukatu zen norgehiagoka hura.
Euskadi Irratiko azken albistegia