
2008/03/16
Betisen eta Athletic Cluben arte partida bertan behera utzi zuen Carlos Clos Gomez epaileak. Jarraitzaile batek ur botila bota zion Armando Ribeiro atezainari, eta Sopelako jokalaria aldageletara joan behar izan zen kolpearen ostean. Hortik lau minutura hartu zuen erabakia epaileak.
Betiseko zaleek botila jaurti zuen gizona atxikita izan zuten segurtasunekoak heldu ziren arte.
Athletic aurretik zen markagailuan (1-2), Yestek 10. minutuan eta David Lopezek penaltiz (64.ean) sartutako golari esker.
Armando Ribeiro eta Fran Yesteren egoera
Zurigorrien webguneak zabaldu duenez, Armandok "ebakia du eskuin begian, jasotako kolpearen ondorioz" eta "puntuak" eman beharko dizkiote. Gainera, "begi-globoan ere kolpea" duela zehaztu dute.
Fran Yestek, berriz, "nola garatzen den ikusi beharko den buruko eta lepoko mina du".