2008/03/14
Iurbentia eta TAU laugarren aldiz neurtuko dira denboraldi honetan. La Casillako pabilioian (larunbata 20:00 tan) arituko dira aurrez aurre.
Partidu honi buruz, Txus Vidorreta entrenatzaileak honako hau esan du: "Rancik, Recker eta Weis gabe jokatu behar dugu, TAUk talde osoa ondo daukan bitartean. Ahalik eta hobeen jokatzen saiatuko gara, baina ziur aurpegia emango dugula".
Entrenatzaile bilbotarrak, "hurrengo hilabeteari begira gaude jokalariak berreskuratzeko,beraz, ezin da partida berezi bat izan guretzat" gaineratu du.