logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:38:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WQS ZIRKUITUA (AUSTRALIA)

Miriam Imazek lehen kanporaketa gainditu du

2008/03/12

Lau euskal parte-hartzaile ditugu Soldiers Beacheko proban: Lee Ann Curren, Pauline Ado, Miriam Imaz eta Estitxu Estremo.
Miriam Imaz eta Estitxu Estremo

argazkia handitu

Miriam Imaz eta Estitxu Estremo

Emakumezkoen WQS zirkuituko txapelketa abian jarri da Soldiers Beachen, Australian. Lau euskal parte-hartzaile ditugu bertan: Lee Ann Curren, Pauline Ado, Miriam Imaz eta Estitxu Estremo.

Lanean hasi den bakarra Miriam Imaz izan da. Txapelketako lehen txandan egokitu zaio lehiatzea zarauztarrari eta bigarren postuan amaitu du, hurrengo kanporaketarako urratsa emanez. Bere bi olatu onenek 4 eta 4.83 puntu lortu dituzte.

Lehen kanporaketan ariko den bestea Estitxu Estremo da. Bigarrengoan ekingo diote beraien lanari Lee Ann Curren eta Pauline Ado lapurtarrek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta