logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:02:27
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-SALAMANCA (0-0)

Gasteiztarrek arriskuko postuetan jarraitzen dute

2008/03/09

Salmeronen mutilak jaisteko postuetatik at jarri dira, baina 20. postuan dagoen Albacete taldearekin berdinduta.

Alavesek eta Salamancak hutsean berdindu zuten Mendizorrotzan jokatutako partidan. Puntuen banaketa merezitako izan zen, hasieratik amaiera arte neurketa parekatua izan zelako.

Hasierako markagailuarekin atsedenaldira heldu zen. Alavesek hobeto jokatu zuen lehen zatian, baina ez zuen Salamancako atezainaren aurrean asmatu. Aurreko jardunaldietan baino hobeto mugitu zuten baloia.

Gasteiztarren jokoak okerrera egin zuen 70. minututik aurrera eta Salamancak, egoera baliatuz, hainbat gol abagune sortu zituen. Salmeronen mutilek Pporrota lortu barik jarraitzen dute eta gainera arriskuko postuetan. Jaisteko postuetatik at jarri dira, baina 20. postuan dagoen Albacete taldearekin berdinduta.

- Fitxa teknikoa:

0 -Alaves: Bernardo; Calderon, Gaspar Galvez, Nacho Garro, David Coromina; Sergio Rodriguez (Samuel Bayon, 87'), Stevanovic, Mehdi Lacen, Toni Moral (Miguel Perez, 66'); Gabri (Jairo Alvarez, 74') eta Raul Sanchez.

0 - Salamanca: Pagola; Raul Gañan, Sergio Pelegrin, David Catala, Dani Lopez; Bruno Herrero, Cristian Bustos; Quique Martin, Sergio Postigo (Jorge Alonso, 46'), Isaac Jove (Mikel Dañobeitia, 63'); eta David Rodriguez (Acuña, 79').

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta