2008/03/08
iurbentia Bilbao Basketek porrota jaso zuen Gironako Akasvayuren aurka Fontajau pabiloian partida serioa jokatu arren.
Vidorretaren gizonek ezustekoa eman zuten aurreneko laurdenean. Gogor hasi zuten partida eta markagailuan aurrea hartu zuten (11-15). Bigarren laurdenean erritmoari eutsi zioten bilbotarrek eta atsedenaldira lau puntuko aldearekin iritsi ziren (32-36).
Baina Akasvayu hirugarren laurdenean suspertu zen eta hortik aurrera nagusi izan zen argi eta garbi. Marc Gasolek 18 puntu lortu zituen, eta iurbentian Banic izan zen saskiratzailerik onena, 13rekin.
Fitxa teknikoa:
71. Akasvayu Girona (11+21+22+17): Sada (9), Mcdonald (11), Daniels (11), San Emeterio (12), M. Gasol (18) - hasierako bostekoa-, Cvetkovic (4), Nagys, Montañez, Whitfield (1), Middleton eta Radenovic (5).
62. iurbentia Bilbao Basket (15+21+14+12): Huertas (12), Banic (13), Salgado (8), Lewis (6), Ilic (10) - hasierako bostekoa-, Hampl, Savovic (3), Vázquez (6) eta Pasalic (4).