2008/03/08
Eibarrek garrantzi handiko garaipena erdietsi zuen Cadizen aurka Ipuruan eta hiru puntuek lasaitasuna eman diete armaginei Ligako hurrengo jardunaldiari aurre egiteko.
Mandiolaren gizonek denboraldiko hamargarren garaipena lortu zuten Martino jokalari asturiarrak 44. minutuan sartutako golari esker.
Ez zen partida bikaina izan Eibarkoa, baina gipuzkoarrek gol bateko aldeari eutsi zioten bigarren zatian eta saria izan zuten, garaipena.
Fitxa teknikoa
- 1 - Eibar: Cuellar; Martino (58', Martino), Alaña, Biel Medina, Urzelai, Carmelo; Lombraña, Codina, Altuna (75', Insa), Del Olmo; eta Goiria (63', Markel).
- 0 - Cadiz: Contreras; Gonzalo Vicente, De la Cuesta, Cesar, Raul Lopez (72', Fran Cortes); Fleurquin, Bezares (57', Parri), Kosowski (57', Enrique), Gustavo Lopez; Natalio eta Bangoura.
Gola:
1-0. 43'. Dani Martino.