2008/03/08
Alavesek Salamancaren aurka jokatuko du igandean Mendizorrotzan. Gasteiztarrek garrantzi handiko hiru puntu izango dituzte jokoan, baina Salamancak ere garaipena behar du eta dena emateko prest zelairatuko da.
Larunbatean egin du Alavesek partidaren aurretiko aurreneko entrenamendua eta Salmeronek hogei jokalari deitu ditu. Bi, beraz, deialditik kanpo geratuko dira. Javier Tarantino eta Jose Manuel Mateo lesionatuta daude; Aganzo, zigortuta eta Igor Martinezek bigarren taldearekin jokatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Bernardo; Iñigo Calderon, Gaspar Galvez, Pablo Casar, David Coromina edo Angel Sanchez; Sergio Rodriguez edo Gabri, Nacho Garro, Stevanovic edo Mehdi Lacen, Toni Moral; Jairo Alvarez eta Raul Sanchez.
Salamanca: Pagola, Gañan, Catala, Pelegrin, Dani Lopez, Bruno Herrero, Cristian Bustos, Isaac Jove, Postigo, Quique Martin eta David Rodriguez.
Epailea: Rodado Rodriguez
Futbol-zelaia: Mendizorrotza
Ordua: 17:00
Euskadi Irratiko azken albistegia