2008/03/09
Ander Rodriguez (EB) Arrasateko funtzioko alkateak atzo, larunbata, esan zuenez, ez dauka "inongo zalantzarik" bere alderdiko udal batzordeak ANVrekin Gipuzkoako herri horretan duen gobernu akordioa hautsiko duela. Astelehenean bilduko da batzorde hori.
EB-Zutikek ANVrekin Arrasateko Udalean duen gobernu akordioaren egoeraren inguruan aritu zen Rodriguez egunkariekin, herri horretan ETAk Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohia hil eta egun bat beranduago.
"Isaias Carrascoren hilketa krudelaren ondoren, giza arloaren unea dela orain ulertzen dugu", eta "gure esku dauden tresna guztiak Carrasco familiaren eta familia sozialistaren esku uztearena", esan zuen Rodriguezek.
"Astelehenean politikarako eta hausnarketarako garaia izango dela ulertzen dugu, baina ez dezala inork zalantzarik izan batzordeak EBko presidentetzak hartutako erabakia berretsiko duela", azpimarratu zuen.
"Ezker Batuaren adierazpena errespetatzen eta gurea egiten dugu, eta astelehenean, batzordearen aurrean, hori babestuko dugu", esan zuen. Lehenago, 19:00ean, Isaias Carrascoren hilketa gaitzesteko manifestazio bat Arrasateko kaleetatik ibiliko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia