Politika

ETA-REN ATENTATUA

Denak batera ETA menperatzearen alde agertu dira Kongresuko alderdi guztiak

2008/03/08

Diputatuen Ganberako taldeek adierazpen bat adostu dute aho batez, Isaias Carrascoren heriotzaren ondoren. Sindikatuek eta patroiek adierazpen horrekin bat egin dute.
Kongresuan ordezkaritza duten alderdiek egindako bilera. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kongresuan ordezkaritza duten alderdiek egindako bilera. Argazkia: EFE

Alderdiek ETAren aurkako adierazpen bat adostu zuten aho batez, atzo, ostirala, Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren heriotzaren ostean. Adierazpen horretan guztiek batera ETA menperatzearen alde agertu ziren. Hala ere, PPk legealdi honetan terrorismoaren aurka egindako aldarrikapenak adierazpen horretan sartu ez izana deitoratu zuen alderdi horrek.

Kongresuan 40 minutu bilduta egon ondoren, Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkaria izan zen agiria jakinaraztearen arduraduna.

"Espainiarrei terrorismoaren aurkako batasun demokratikoaren irudia emateaz pozik gaude; espero dezagun betiko mantendu dadin", esan zuen Blancok, agiria irakurrita.

Agiri horretan ETAren biktima beraiena ere dela ulertzen dute sinatzaileek, eta "askatasuna babesteko eta taldea menperatzeko gogo bateratua eta finkoa" aurkeztu zuten. CCOO, USO eta UGT sindikatuek, eta CEOE eta CEPYME patroiek agiriarekin bat egin zuten.

"Igandeko hauteskunde demokratikoak askatasunaren garaipen berri bat bihurtuko dira. ETAk ez du inoiz lortu eta ez du inoiz lortuko herritarren nahia aldatzea", gaineratzen du agiriak.

Sozialistek deitutako bileran PSOEko, PPko, CiUko, EAJko, ERCko, IU-ICVko eta Talde Mistoko ordezkariak izan ziren, eta baita CCOO, UGT eta USO sindikatuetakoak, eta CEOE eta CEPYME patroietakoak ere.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta