logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:29:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ETA-REN ATENTATUA

Uriarte:"ETAk jakin behar du herriak ez duela jokabide terrorista onartzen"

2008/03/07

Donostiako gotzainak agiri baten bidez adierazi duenez, "ETAren errai gabeko indarkeriak mundu honetatik seme bat, senar bat eta aita bat erauzi ditu".

Joan Mari Uriarte Donostiako gotzainak esan du "ETAko kideek eta buruzagiek" jakin behar dutela herriak ezin duela ikusi jokabide terrorista hau eta gaitzespen etikoa sentitzen duela.

"Samin-intziri bat, sumin-garrasi bat eta otoitzezko hitz bat datozkit aldi berean nire arima barrutik, Isaias Carrascoren hilketa izugarria gogoratzean eta nire indar guztiaz gaitzestean, ETAren errai gabeko indarkeriak mundu honetatik seme bat, senar bat eta aita bat erauzi baitu", dio komunikabideetara igorritako agiriak.

"Hunkituta gogoratzen dut Isaiasen ama Agustina, bere emazte Maria Angeles eta seme-alabak, Sandra, Ainara eta Adei. Proba honetan, fedearen kontsolamendua opa diet eta Eliza hurbil izango dutela hitz ematen diet", eransten du Uriarte gotzainak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta