logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 21:31:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

GERTAKARI TRAGIKOA

Mari Luz Cortesen hilotza aurkitu dute itsasoan

2008/03/08

Umea urtarrilean desagertu zen Huelvan. Hango Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu gaurtik aurrera, eta gertakaria gaitzesteko kontzentrazio bat egingo du.
Irene Suarez Mari Luz Cortesen ama, 5 urteko neskatoaren alde urtarrilean egindako manifestazio batean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Irene Suarez Mari Luz Cortesen ama, 5 urteko neskatoaren alde urtarrilean egindako manifestazio batean. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ostiralean itsasoan aurkitutako hilotza Mari Luz Cortesena da. Neskatoa iragan urtarrilaren 13an desagertu zen Huelvan.

Huelvako Guardia Zibilaren Komandantziak topatutako gorpua adingabeko neskatoarena zela berretsi zuen, baina bestelako daturik eskaini ezin zuela adierazi zuen.

Bestalde, Espainiako Gobernuak Huelvan duen ordezkaritzak esan zuen ezezagun batek gorpua itsasoan ikusi eta Guardia Zibilari abisua eman ziola.

Hiru dolu-egun gaurtik aurrera

Huelvako Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu gaurtik, larunbata, aurrera, Mari Luz Cortesen heriotza dela eta.

Huelvako beilatokian egunkarientzat egindako adierazpenetan, Pedro Rodriguez hiriko alkateak esan duenez, gainera bost minutuko kontzentrazio isila egingo dute Udaletxearen aurrean eta eraikin ofizialetako banderak haga erdian jarriko dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta