logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:43:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ETA-REN ATENTATUA

Zapatero: "ETAk hauteskunde kanpainan sartu nahi izan du"

2008/03/07

Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi ohiaren aurkako atentatuaren egileak atxilotuak izango dira eta epailearen aurrera eramango dituzte.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea. Argazkia: EFE

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETAk igandeko hauteskundeetan indarrez sartu nahi izana gaitzetsi du baina azpimarratu duenez, espainiar demokraziak ez du bere oinarrizko printzipioei aurka egiten dieten erronkarik onartuko. Era berean, herritar guztiak instituzioak eta askatasunak defendatzeko aske direla aldarrikatu du. Zapateroren aburuz, ETA gizarteak "garaituta" dago jadanik eta bere "etorkizun bakarra desagertzea eta kartzela da".

Moncloa jauregian emandako prentsaurrekoan ziurtatu duenez, Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi ohiaren aurkako atentatuaren egileak atxilotuko dituzte eta epailearen aurrera eramango dituzte.

Espainiako Exekutiboaren buruak ezagutzera emandako adierazpen instituzionalean azaldu duenez, erakunde armatuak "bere bizitzaren zati bat Arrasateko Udalean herrikideen interesen defentsan" lan egin duen pertsona bat hil egin du.

"Horrela eginda, hauteskundeetara deituta zeuden lagunen borondatean indarrez eragin nahi izan dute terroristek", azpimarratu du Zapaterok.

Parte hartzen ari zen hauteskunde kanpainako ekitaldia bertan behera utzi du ostean, Gobernuko presidentea Moncloara joan da eta, bertatik, bere "saminik sakonena" helarazi die hildako zinegotzi ohiaren sendiari, lagunei eta PSEko eta UGTko kideei.

Hilketak eragindako samina adierazi ostean, Zapaterok mezua bidali dio ETAri. Argi utzi nahi izan du atentatuan parte hartu dutenek Justiziaren aurrean amaituko dutela "aurki" egin duten "ankerkeriagatik merezi duten zigorra zorroztazunez bete dezaten".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta