logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 10:58:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-CADIZ

Joseba del Olmo eta Asier Goiria, berriro Mandiolaren aginduetara

2008/03/07

Halere, armaginek hainbat baja dituzte Cadizi aurre egiteko: Manel Menendez eta Mikel Etxabe, minduta, eta Raul Garcia eta David Acaz, zigortuta txartelak direla medio.

Eibarrek eta Cadizek jokatuko duten partida ez da erabakiorra, baina bai oso garrantzitsua bi taldeentzat sailkapeneko postu epeletan jarraitzeko.

Armaginek jokatutako azken zortzi partidetatik bat besterik ez dute irabazi, beraz, garaipena nahitaezkoa da behera begiratzen ez hasteko. Mandiolak hainbat baja ditu; Manel Menendez eta Mikel Etxabe minduta daude eta Raul Garcia eta David Acaz, zigortuta, txartelak direla medio.

Hala eta guztiz ere, bi jokalari errekuperatu ditu Mandiolak, Joseba del Olmo eta Asier Goiria, alegia. Partida larunbatean arratsaldeko 18:30ean jokatuko da Ipuruan.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Cuellar; Urzelai, Alaña, Biel Medina, Martino; Carmelo, Lombraña, Codina, Altuna, Del Olmo; eta Goiria.

Cadiz: Contreras; Gustavo, Vicente Cesar, De la Cuesta, Raul Lopez; Bezares, Fleurquin; Kosowski, Natalio, Gustavo Lopez; eta Bangoura.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta