2008/03/07
Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi sozialista ohiaren hilketa gaitzetsi du Miguel Buen Gipuzkoak PSEk duen idazkari nagusiak. Buenek Radio Euskadiren bitartez jakin du Carrascoren heriotzaren berri eta, hunkituta, "inongo arrazoirik gabe bizitza kendu dioten beste pertsona" dela azpimarratu du.
Era berean, elkartasuna eta babesa agertu nahi izan die Carrascoren senitartekoei eta politikari honen ibilbidea goraipatu du. Izan ere, Carrasco PSEko "militantea zen aspalditik" baina egun ez zuen PSEren baitan inongo kargurik (enpresa pribatuan egiten zuen lan).
"Albiste ikaragarria da, gugan tristezia eragin du", agertu du Buenek Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan (hain justu, elkarrizketatzen ari zirela jakin du heriotzaren berri).
Euskadi Irratiko azken albistegia