logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:37:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

MUNDAKA BILLABONG PRO

Mundaka berriz ere handienen artean egon daiteke

2008/03/07

Euskal Herriko Billabongeko ordezkariak, Craig Sagek, Mundaka baztertzearen erabakiarekin bat ez datorrela adierazi du. Billabong Pro Mundaka berreskuratzeko aldaketak egin beharko dira.

Dirudienez surflari denak ez daude ados Mundaka baztertzearekin. Eta orain, Billabong, probako antolatzailea, erabakia aztertzen ari da.

Litekeena da, Mundaka berriz ere handienen artean egotea, beraz, berri ona da hori euskal surfarentzat. Euskal Herriko Billabongeko ordezkariak, Craig Sagek, Mundaka baztertzearen erabakiarekin bat ez datorrela adierazi du.

Negoziazioetan murgilduta daude oraindik munduko zirkuituko antolatzaileak, enpresa basbesleak eta surflariak, baina pasa den astean jaso zen albiste txarra, Mundakako proba zirkuitutik kanpo geratuko zela alegia, baztertu egin dute.

Billabong Pro Mundaka berreskuratzeko aldaketak egin beharko dira. Formatu berri bat zehazten ari dira momentu honetan antolatzaileak. Azken urteotan Mundakan surferako izan diren baldintza desegokiek ekarri dute egoera hau. Iaz txapelketa Bakion jokatu behar izan zuten finalerdiak eta finala izan ezik.

Dena den, ekonomian, gizartean eta kirol arloan pisu handia duen Billabong Pro Mundaka ezabatzeak urteetan lortutakoa galtzea izango litzateke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta