Kultura

AZKEN EGUNEKO TALDE NAGUSIA

ZZ Top taldea ere Bilbao BBK Live jaialdian egongo da

2008/03/07

Hiru egunetarako abonuak 165 eurotan daude salgai eta egun bakoitzerako sarrerek, berriz, 72 euro balio dute.

ZZ Top, blues-rock musikako talde mitikoa, izango da Bilbao BBK Live 2008 jaialdiaren azken eguneko talde nagusia. Festibala uztailaren 4an, 5ean eta 6an egingo da Kobetamendin.

ZZ Top 70eko hamarkadan sortu zen Texasen eta hiru kidek osatzen dute: Billy Gibbons ahotsa eta gitarra-jotzaileak, Frank Beard bateriak eta Dusty Hill baxu-jotzaileak. Ia lau hamarkada daramate elkarrekin musika jotzen eta hamalau disko kaleratu dituzte. Itxura oso berezkoa dute ZZ Topekoek, taldekide batzuk bizar oso luzea daramate. Blues-rock, rhythm & blues eta boogie soinuekin beteko dute Kobetamendi uztailaren 6an.

Gainerako taldeei dagokienez, The Police britainarrak, The Charlatans, Morcheeba, The Wombats, Fancy eta The Gift taldeekin batera, uztailaren 4an igoko dira taula gainera eta hurrengo egunean, uztailaren 5ean, berriz, R.E.M., Lenny Kravitz, The Prodigy, Chris Cornell, Quique González, Aristocracia del Barrio eta Dynamo izango dira kontzertuak emango dituztenak. Iaz 95.000 pertsona joan ziren jaialdira eta aurten zifra hori gainditzea espero dute antolatzaileek.

Hiru egunetarako abonuak 165 eurotan daude salgai eta egun bakoitzerako sarrerek, berriz, 72 euro balio dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta