logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:05:31
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

AKASVAYU-GIRONA-BILBAO BASKET

Ezusteko emaitzaren bila

2008/03/07

Talde bilbotarrak bajak ahaztu eta ACBra igo zenetik irabazi ez duen pabiloian jokatuko du. Partida larunbatean izango da, iluntzeko 20:45ean.

iurbentia Bilbao Basketek Akasvayu Gironeren kontra jokatuko du larunbatean Fontajau pabiloian (20:45).

Txus Vidorretaren taldean bajak dira albiste. Azkena Frederic Weisena izan da, frantziarrak eskuin eskuko hatzamarra apurtu zuen DKV Joventuden kontrako partidan. Beraz, Weis, Lucas Recker eta Martin Rancik dira bajan dauden gizonak.

Albiste ona Mile Ilicen fitxaketa izan da. Pibotak hasieran uste zen baino minutu gehiago jokatu beharko ditu Gironan. 215 zentimetroko jokalariak erronka zaila izango du, taulapean Weis ordezkatu.

Talde bilbotarrak ACBra igo zenetik irabazi ez duen lekuan jokatuko du, Fontajanau pabiloian alegia.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta